top of page
Eguzkilore haur eskola orain dela 5 urte Gasteizen sortu zen Nazio Batuak Hiribidean. Haur Eskola Publikoa gara eta Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa eskaintzen dugu. Irakaskuntza euskeraz egiten da, D ereduko haur eskola garelako, baina eleaniztasunaren alde egiten dugu, gaztelania eta ingelesa ere erabiltzen dugu gure ikasleekin.  

Eguzkilore Haur Eskola publikoa da eta ikas-komunitatean oinarritutako hezkuntza eskaintzen du.  Eskola laikoa da eta hizkuntza eleaniztasuna bultzatzen du, hau da, txikitatik hiru hizkuntzetan garatzen dira klaseak: gaztelania, euskara eta ingelesa barneratuz.

Ikas komunitateen helburu nagusia eskola transformatzea da eta guztion hezkuntza eta gizartea aldatzeko proiektua burutzen da. Proiektu hau guztien arrakasta eta bizikidetza du xede moduan. Ikasleen arrakasta akademikoa lortu nahian, baina ezin dute hau bakardadean burutu, komunitatearen parte hartzea ezinbestekoa da. Ikas komunitateak dauzkaten ezaugarrien artean hurrengo hauek aipatu behar dira:

  • Berdinen arteko ikaskuntza, ikasleak irakasleengandik ikas dezakete eta alderantziz ere, hau da, irakasleak ikasleengan ikastea.

  • Etengabeko ebaluazio sistematikoa. Gure ebaluaketa ezinbestekoa da eta jarraipen bat egitea beharrezkoa dugu.

  • Komunitatearen parte hartzea. Lehen aipatu bezala, ikasleen arrakasta akademikoa lortzeko, ezinbestekoa da komunitate osoaren parte hartzea.

  • Berdintasunean oinarritutako elkarrizketa (edonork hitz egin dezake, beti argudioak ematen) eta esandako hori, zentzua izan behar du.

  • Lidergo partekatua. Ikas-komunitateetan ez dago lider bakarrarik, guztiak lidergo bezala jokatu behar dute eta erabakiak hartzeko eskubidea izango dute. Inor ez dago bestearen gainetik eta hau oso onuragarria izan daiteke eskolarentzat eta izaera pertsonalarentzat.

  • Elkartasuna: bazterketa saihesten da. Ikas-komunitateak guztion lana behar dute eta inor ezin daiteke kanpoan geratu. Guztion artean bazterketak ekiditeko aurrera egin behar dute.

  • Hezkuntza hobekuntza lortu jarduera arrakastatsuen bidez, burutzen diren jardueran guztiak zentzua izan behar dute eta jarduera guzti hauek ondo egin behar dira.

bottom of page