top of page

Balioak

Komunitatea: Haur Eskolaren ongizatea bermatzeko ezinbestekoa da komunitate bat eraikitzea eta hau besteekiko harremanetan eta adiskidetasunean oinarritzen da. Guretzat komunitatean lan egitea modu kolaboratibo, arduratsua eta solidarioan jardutea da.

Parte-hartzea: Elkarlanean aritzen diren pertsona guztien integrazioa, inplikazioa eta onarpena da. Eskolaren bizitzaren parte sentitzea eta besteekin kolaboratzea da.

Aniztasunaren errespetua: Pertsona guztiak barne hartzen duen balioa da, ikusgaiko eta ez ikusgaiko ezberdintasunak eta gure arteko antzekotasunak kontuan hartzen ditu. Nahiz eta guztiak desberdinak izan desberdintasun hori errespetatzea eta aberastasun bezala ikustea.

Konfiantza: Parte-hartzea eta elkarren arteko harremanak sustatzeko ezinbesteko osagaia da. Ikaskuntza autonomoa eta independentea garatzen laguntzen du, norbanako eta elkarrekiko errespetua garatzeko beharrezkoa da.

Poztasuna: Hezkuntza alai batek umeen ikaskuntza prozesua bultzatzen du joku, dibertsio eta alaitasunaren bidez. Gure umeak interes berriak, ezagutza eta gaitasunak bereganatzeko eta mantentzeko modu erangikorrena da.

bottom of page