top of page

Gasteizko  Eguzkilore Haur Eskola Nazio Batuetako Hiribidea, 8 Zabalgana auzoan kokatuta dago. 0 eta 2 urteko umeentzako zuzenduta dagoen haur eskola publikoa. Haur Eskolaren helburu nagusia 0 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzendutako hezkuntza-zerbitzu osoa eskaintzea da, hala nola, laguntza soziala, bereziki lana eta familia bizitza bateratzearen arloan.

 

Eguzkilore Haur Eskola Zabalgana auzoan kokatuta dago. Zabalgana  Vitoria-Gasteizko auzo berri bat da, hiriaren hego-mendebaldean kokatuta dagoena. Auzo honek 6 hirigintza-sektoretan banatzen da: Borinbizkarra, Iparraldeko Zabalgana, Hegoaldeko Zabalgana, Elejalde, Aldaia eta Mariturri.

Gure Haur Eskola Iparraldeko Zabalganan kokatzen da, auzoaren zati honek guztiz bukatuta dago eta 8.000 pertsona baino gehiago bizi dira.  Iparraldeko Zabalganan auzoaren kale nagusiak aurki ditzakegu, honi esker, Eguzkilore Haur Eskolara iristeko erraza da.

 

Zabalganako ezaugarri demografikoei dagokionez, auzoan 23.297 biztanle dira eta jende gehiago bizi den bigarren auzoa da. (Biztanleen Erroldak 2016ko Urtarrilaren 1an) Auzo honetan 10.214 familiak bizi dira, horregatik  biztanleriaren jaiotze tasa igo da (0-4 urte bitarteko umeak 2.741 dira).

 

Auzoa oso azkar eraiki da eta honekin batera biztanleria ere handitu egin da. Familiak bere umea haur-eskoletara eramateko plazen eskaerak handiagotu direnez, auzoak hainbat eskaintza ematen ditu eta eskaintza bat Eguzkilore Haur Eskola da.

bottom of page