top of page
 Umeak bizitzen dituen esperientziak antolatzen eta espazio eta denboran kokatzen laguntzen die

Errutinak

Haur Hezkuntzako etapan errutinak umeen bizitzarako funtzio hezigarria dute eta hainbat helburuak betetzen dituzte:

  • Segurtasuna eta laguntza eskaintzea

  • Umeen autonomia garatzea

  • Umeen sozializazioa sustatzea

  • Aniztasuna tratatzea

  • Umeen bizipenen antolaketa egitea

  • Familien parte-hartzea sustatzea

  • Hizkuntza / komunikazioa garatzea

  • Umeen gaitasun orokorrak bultzatzea

  • Osasunerako hezkuntza eta elikadura osasuntsua lantzea

  • Umearen garapen integralaren sustapena (soziala, kognitiboa, morala, fisikoa eta afektiboa)

 

0-2 urteko etapa honetan errutinak umeen behar biologikoen arabera antolatzen dira.

1. Harrera

Haurrak etxetik haur eskolara datozenean ematen den unea. Irakasleek une hori erabiltzen dute haur eta familia bakoitzari harrera indibidualizatua egiteko eta familiarekin umearen informazio trukatzeko (nola lo egin duen, zer gosaldu duen…).

2. Asanblada 

Haurrak eta irakaslea biltzeko unea da eta bestelako ekintzak egiteko erabiltzen dugu: agurra egiteko, eskolara zeintzuk etorri diren zehazteko, zein eguraldi dagoen behatu eta interpretatzeko, etxeko kontakizunak egiteko, ipuina kontatzeko, “makinista” edo eguneko arduraduna hautatzeko.

3. Txokoetan/jolasean

aritzea

 Haur Eskolaren geletako edozein egunetan haurrak txokoetan eta jolasean aritu behar dira. Esplorazio eta esperimentazio jokabideari egoki erantzuteko, haurren interesa piztuko duten txokoak antolatu dira.

4. Hamaiketakoa

 Jolasean aritu eta gero, umeak elkarrekin disfrutatzeko eta atseden pixka bat hartzeko momentua da. Astero familia bat beste umeentzako gosaria ekartzen arduratzen da (gailetak, fruta…).

5. Patioa

Normalean goiz erdian tarte bat egiten da gelatik ateratzeko eta jolastokira joateko. Haurra autonomiaz jolasteko, besteekin naturaltasunez harremanak izateko eta bere jokabidea auto-erregulatzeko balio du.

6. Higienea

 Haurrak komunera joateko edo pixoihalak aldatzeko, eskuak eta aurpegia garbitzeko momentu bat jartzen da. Haurraren autonomia, esfinterren kontrola eta irakasle eta umearen arteko harremana garatzeko momentu aproposa da.

7. Bazkaria

Bazkaltzeko errutina gako da haurrek denbora egituratu ahal izateko. Egunaren momentu hau jantokian egiten da. Biberoia edo esnearekin dabiltzan haurren kasuan (sehaska gelan), bazkariaren zentzua beste bat da; izan ere, hainbat toma egin baititzakete egunean zehar.

8. Atsedena

Bazkaldu eta gero atseden edo lo-kuluxka egiteko aukera izaten da. Errutina garrantzitsua da haurrak atseden hartzeko eta goizeko guztia prozesatu ahal izateko.

9. Agurra

 Irakaslea agurtu eta familiarekin elkartzeko momentua da eta errutina hau aproposa da irakasle eta gurasoen arteko harremanetarako.

bottom of page