top of page
2017/05/23

Askotan gure umeak estresa, mina eta deseroso sentitzen dira, horretarako gure umeei masajeak egiten jakitea oso garrantzitsua da.

AEMI-ko (Asociación Española de Masaje Infantil) profesional bat bisitatuko du gure eskola, Haur Masajeari buruzko hitzaldi bat emango du eta 2 orduko ikastaroa prestatu da gurasoek praktika honen hainbat ezagutza eta ekintzak ikasteko. 

Ikastaro hau ezinhobea da gurasoak eta umeak elkarrekin disfrutatzeko! Anima zaitezte! 

Masaje ikastaroa

Ipuin kontaketa

2017/05/30

Eguzkilore Haur Eskolak "Liburuaren Eguna" ospatzen du eta horretarako Ipuin Kontaketa prestatu dugu. Ume bakoitzak etxetik gehien gustuko duen liburua ekarriko du klasekideekin partekatzeko. Ondoren, ipuinen kontaketa egingo dugu klasean eta horretarako parte-hartu nahi duten gurasoek klasera etorri ahal dira umeei ipuina kontatzera. Anima zaitezte eta ipuin kontalari bihurtu, esperientzia polita izango da!

Robotika Tailerra

2017/06/9
2-3 urteko umeentzat zuzendutako Robotika Tailerra prestatuko dugu. Tailer honen bidez umeek programazioa eta robotikaren inguruko ezagutza eta kontzeptuak bereganatuko dituzte eta aldi berean oso ondo pasatuko dute.
Teknologia berriak baliabide hezigarri bezala erabiltzea da gure helburu nagusia. 
Robotika Tailerraren programazioa:

Berriak 

bottom of page