top of page

Txokoak

Barne espazioa

Jaioberriaren gela, lehenengo urtea:

  • Ekintzarako guneak: bertan lurzoru beroa, ispiluak, tatamia etabar aurkituko ditugu

  • Sehaska gela: gune lasaia eta iluna da. Tenperatura egokia izatea beharrezkoa da.

  • Janariak prestatzeko gunea: konketa eta entxufeak, janaria berotu ahal izateko eta ontziak garbitu ahal izateko. Garrantzitsua da argitasuna egotea.

  • Jangela: gure jangela U formako kokapena duten mailak erabiltzen ditugu, baita haurrei egokitutako aulkiak, hau da, ez oso handiak ez oso txikiak.

  • Higiene gunea: aldatzeko tokia segurua izan behar da, gure kasuan eskailera batzuk ditugu umeak bakarrik edo laguntzarekin igo ahal izateko, horrela haien autonomia landuko dugu. Gune honetan, arropa, fardelak etabar gordetzeko lekua dugu.

1-2 urteko geletako ezaugarriak hauek dira:

  • Gune lasaia: bertan ipuinak, alfombra, koxinak, musika entzuteko… ditugu umeak lasai egon daitezen eta deskantsatu dezaten.

  • Mugimendurako gunea: espazio hau umeak aske mugitzeko, korrika egiteko, salto egiteko… erabiltzen dute. Bertan koltxonetak, txirrista, tunela, eskailerak etabar ditugu.

  • Aldaketarako gunea eta jangela jaioberriaren ezaugarri berdinak dira.

2-3 adin tarteko umeen espazioak:

  • Elkartzeko txokoa: bertan asanbladak egiten dira eta erabiltzen den materiala liburuak, ispiluak, koxinak, harri naturalak… dira.

  • Mahai txokoa: bertan hainbat mahai jokoekin jolasteko aukera izaten dute.

  • Eraikuntza txokoa: bertan sormena sustatzen dute eraikuntzen bidez eta erabiltzen den materiala egurrezko piezak, kaxoiak etabar dira.

  • Jolas sinbolikorako txokoa: gune honetan bizitzako egoerak antzezten dira eta erabiltzen den materiala oso zabala da, hala nola, etxea, animaliak, sukaldea, ispilua, mozorroak…

  • Irakurketa txokoa: bertan hainbat gai lantzen ditugu eta irakurmena sustatzen da liburuen bidez. Gune honetako materialen artean, koxinak, tatamia, mantak aurkitu ahal dira.

Kanpo espazioa

Kanpo espazioari dagokionez edo beste era batera esanda, gure jolastokiari dagokionez, hainbat aspektu garatzen dira, hala nola motrizitatea (korrika, salto egiteko, eskalatzeko aukera dute, baita motrizitate fina lantzeko aukera, area eta uraren bitartez adibidez), alde sentsoriala( arearekin eta urarekin manipulatzeko aukera izaten dute) fantasiazko jolasak, esperientzia naturalak…

bottom of page