top of page

Bikote Hezitzailea

    Gure haur eskolaren ezaugarrietako bat lidergo partekatua da, hau burutzeko gelan bikote hezitzaileak ditugu ume talde bakoitzeko, umeekiko eta hauen familiarekiko erlazioaren erantzukizuna banatzen dute. Bikote hezitzaileak hainbat onura ekartzen ditu gure geletara, gela bera partekatzen duten hezitzaileek beraien ideiak partekatu, erlazionatu eta eztabaidatu egiten dituzte. Gelan bi profesional egotean, ikuspuntu ezberdinak egotea ekartzen du. Bakoitzak bere ikuspuntu subjetiboa izango du eta bi ikuspuntu ezberdin izatea, etiketatzea baztertuko du.

    Ondorioz, haur bakoitzaren inguruko irudi desberdinak egongo dira. Subjetibitatea, intersubjetibitatean bihurtuko da, gainera, ume guztien erritmoak, nahiak eta eskubideak asetzeko baliabide gehiago egoten dira. Haurrei elkar ezagutzeko modu ezberdinak eskaintzen diete bi hezitzaileek, identitatearen ezagutza aberastu egiten da. Haurrak, pertsona ezberdinekin erlazio ezberdinak egiten ikasten dute eta horrekin batera, erlazionatzeko arau ezberdinak ikasten dituzte ere. Bikote hezitzaileak, taldeari aberastasuna ematen dio: eredu gehiago, gatazka sozio-kognitibo gehiago eta ideia ezberdin gehiago. Antolaketa anplifikatzeko aukera ematen du. Heziketaren antolaketa aurrera eramateko posibilitate kualitatibo eta kuantitatibo ezberdinak azaltzen ditu.

bottom of page