top of page

Gure haur eskolan ezinbestekoa da gurasoen eta eskolaren arteko harreman onak izatea. Harreman hauek konfiantzan eta errespetuan oinarritutak egon behar dira. Ikasleen arrakasta akademikoa lortzeko, ezinbestekoa da komunitate osoaren parte hartzea, eta horretarako, hainbat ekintzak proposatzen dira kurtsoan zehar aurrera eramateko. Hauek dira ekintza batzuk:

FAMILIA ESKOLA

Tailer familiak:

tailer hauek egiten dira gurasoek haien kezkak elkarbanatzeko. Gaur egun, ordutegiengatik, lanagatik etabar, gurasoen antsietatea gora egin duenez, ekintza hau astero gutxienez behin egingo da, baina gomendagarria da astero bi aldiz egitea.

Kultur ekintzak:

Musika klasikoko kontzertuak, dantza emanaldiak… larunbatetan eskoletan haurrei egokitutako ekintzak egingo dira.

Tailer zehatzak:

hala nola yoga haurrentzat eta gurasoentzat, haurrentzako masajeak… Hauen helburuak zentzuak hausnatzea eta ezagutzea eta familiaren, umearen eta tutoreen arteko erlazioa sendotzea da.

Talde egonkorren topaketak:

Ahal bada, 12 familia inguruk osatuko dute eta astero elkartuko dira. Bertan, elkarrizketa ematen da. Hezitzaileek dinamizatzen dute eta giroa bat-batekoa da.

bottom of page