top of page

Gure erronkak

 

Haur Eskolaren erronkei dagokionez, hainbat ditugula esan behar da eta hauek pixkanaka-pixkanaka lortzen joatea da gure asmoa.

  • Hezkuntza erreformari dagokionez, gure helburua heziketa eta gizartea eraldatzea da. Eskolak berregituratzeko apusturik eta irakaskuntzaren ogibidea berregituratzeko asmorik ez badago, hezkuntza hobekuntza hori ez da inoiz gertatuko.

  • Irakasleak pasioa berraurkitu eta etengabeko formakuntza garatzea. Ezinbestekoa da profesional guztiak etengabeko formakuntza bat izatea eta etorkizunerako prestatuta egotea. Baita egiten duena benetan gustatu behar zaio eta pasioarekin lan egin beharko du. Pasio hau edozein kausarengatik galduta badago, hau berriro ere sortzeko bidea aurkitu behar du.

  • Ezagutza egokia, haurren beharretara egokitzea.

  • Giza-ulerkuntza: enpatia, besteen subjektibitatea.

  • Etika, gizakia kontuan hartuz.

  • Bizitzako arazoei aurre egiten ikasi, hau da, bizitzan ikastea.

bottom of page