top of page

Ordutegia

2-3 urteko gela

 

Goizean

Sarrera:  09:00-09:30

Irteera: 12:30-13:00

Arratsaldean

Sarrera: 15:00-15:30

Irteera: 16:30-17:00

Sehaska gela eta katarmarka gela

 

Goizean

Sarrera: 7:30-9:30

12:30-13:00

Irteerak: 12:00-12:30

 

Arratsaldean

Sarrera: 15:00etatik aurrera

Irteera: 15:00-17:00

Goizeko Zaintza

2-3 urteko gelako umeentzat Goizeko Zaintza zerbitzua ezkaintzen da. Zaintza 07:30-09:00 arte egiten da 1.1 gelan. Zerbitzu hau nahi duten gurasoen eta nahi duten egunetan erabili daiteke, ordu hauek umeak jolas librean aritzeko, marrazteko, irakurtzeko edo gosaltzeko erabiltzen ditugu.

Jantokia

 

Jantokia Haur Eskolako familiek berek eta berentzako gestionatutako zerbitzua da, helburua eguerdiko orduetan gure seme-alaben elikaduraz eta zaintzaz arduratzea izanik. Jantokia erabiltzen dugunok parte hartu eta lagundu behar diogu egoki funtziona dezan.

Egunero edo noizbehinka jantoki zebitzua erabiltzen duten umeek ekarri behar dutena:

- Aho garbiketarako poltsa, hortz-eskubila eta hortz-orea. Guztietan izena jarrita.

- 2 eta 3 urte bitarteko haurrek jantokian erabiltzeko amantala ere ekarri behar dute.

Ikasleak janari berezirik behar badu, mediku agiriarekin jakin arazi beharko du, umearen tutore edo gurasoen bidez. Jantokia noizean behin erabiltzen dutenek egun bat aldez aurretik abisatu beharko dute ikaslearen izen-abizenak, maila eta erreziboa domiziliatzeko kontu korrontearen zenbakia 20 digitoekin emanez. Jantokiak har dezakeen ume kopurua gainditzen den kasuetan, ezin izango zaie zerbitzua eman jantokia noizean behin erabiltzen dutenei.

Edozer jakinarazteko horra hor modurik onena:
a.    Ikastetxeko idazkaritzara bertaratuz edo deituz (9450020413). Jantokiko koordinatzaileari deituz.
b.    Idazkaritzan edo tutoreari ohar idatziaren bidez jakinaraziz.

Hilabete honetako menua

Zerbitzuak

bottom of page